Orainart gauza berri eta ezberdinak egiteko gogoz sortu zen.
Proiektu eta Obra Zuzendaritza (Barne Diseinua) ikasi ondoren, Erasmusa Siziliako arkitektura estudio batean egin eta gero, diseinuaren munduan bete betean aritu nahi izan genuen, gurea zen zerbait sortu nahi izan genuen, eta azkenean gorputz eta arima jartzen diogun proiektu hau sortu zen.
Berrikuntzaren batekin eta erakusleiho batzuekin hasi ginen, bidea bilatzen, etengabe ikasten, lehenengo diseinu klasean genuen ilusio berberarekin. Proiektu bakoitza diseinatzea eta pertsonalizatzea maite dugu, etxe edo lokal baten berrikuntza, erakuslehio bat egitea edota ezkontza bateko txokoak apaintzea. Gure bezeroak eroso eta konfidantzan sentitzea prozesu osoan da gure premia, baita emaitzarekin ere, noski.
"Proiektu bakoitza diseinatzea eta pertsonalizatzea maite dugu"
Jessica eta Endika gara, eta biok sortzen dugu Orainart taldea. Bi pertsona era bat derberdin izan arren, diseinatzeko orduan ezin hobeto ulertzen gara.
Endika
Perfekzionista hutsa da. Tailerrean ordu gehien ematen dituena da,material ezberdiƱekin lan egitea gustatzen zaio, eta edozein erronkarekin aurrera egiten du.
Muntaietan dena kontrolpean edukitzen du, erraminta- kaxan ez zaio ezer falta, eta beti izaten du B plan bat pentsatuta.
Bilera bat amaitu baino lehen,gauzak nola egin pentsatzen ari da jada. Burua beti du jo ta ke lanean. Ezagutzen duenak badaki, ez duela lan bat muntatzen %100 gustora ez badago.
Jessica
Orainart- teko antolaketaz arduratzen dena da,pertsona arduratsua eta metodikoa.
Bileretan ez du hutsik egiten, ezin hobeto ulertzen ditu bezeroak eta giro lasaia eta hurbila sortzen daki. Dekorazioaren zale amorratua da, etengabe ari da zerbitzu onenak eskaintzeko erreferentzia eta tendentziak ikusten eta ikasten.
Irakurzale sutsua da eta erlaxatzeko momentuak maite ditu.
Enpresaren funtsezko zati batetaz ere arduratzen da; administrazioaz.
Financiado por la UniĆ³n Europea - NextGenerationEU